2024ko Pint of Science Bilbao jaialdia (Maiatzak 13-15)

BCMaterials-ek Pint of Science dibulgazio-zientzia jaialdiaren Bilboko edizioarekin kolaboratzen du beste behin. Zentroak ere koordinatzen du ekitaldia, maiatzaren 13tik 15era hiriko lau tabernetara 24 hitzaldi ekarriko dituena.

Pint of Science-ren helburua da beren ingurunean egiten diren ikerketa zientifiko eta teknologikoak adin guztietako publikoari ezagutaraztea, hau da, Bizkaiko lurralde historikoan egiten direnak. Hala, gure lurraldeko akademia eta ikerketa zentro garrantzitsuenetako ikertzaileak bilduko ditu: UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, IIS Biobizkaia - Biocruces, Azti, Instituto Biofisika, Achucarro, BC3, BCAM, CICbioGune, Tekniker eta, jakina, BCMaterials.

Sergio Lucarini, Ikerbasque Research Fellow, eta Aritz Villar, doktorego aurreko ikertzailea, izango dira edizio honetan parte hartuko duten BCMaterials bi zientzialariak. Lucarinik “Inteligencia magnética: Desvelando los materiales magnetoactivos” hitzaldia eskainiko du maiatzaren 13an Kubrick tabernan. Bere aldetik, Villarrek Hika Ateneoan eskainiko du, maiatzaren 15ean, “Fenómenos ultrarrápidos: un viaje hasta los attosegundos”.

Hitzaldi-programak fisika, kimika, ingurumena, teknologia, informatika, adimen artifiziala, biomedikuntza, bioteknologia... gai berrienak biltzen ditu.

Parte hartzen duen taberna bakoitzak gai zehatz bat hartzen du. Hauek izango dira Pint of Science Bilbao 2024ko taberna anfitrioiak:

- Geuria! San Mames. (San Mames estadioa. 14. atea). Adimen zoragarria eta Gure gorputza.

- Hika Ateneo. Eskola Zumarkalea, 1 (Ibeni Kaia - San Anton). Atomoetatik izarretara

- Kubrick Taberna (Villarías, 2. Muelle Uribitarte) Tech me out!

- Davinci Bilbao. (Arbolantxa, 2. San Bizente eliza) Lur planeta.

Sar zaitez egitarau osoa: https://pintofscience.es/events/bilbao

Pint of Science babesle gisa Achucarro-Basque Center for Neuroscience-k babesten du; BC3 - Basque Center for Climate Change; BCAM- Matematika Aplikatuaren Euskal Zentroa; BCMaterials- Material, Aplikazio eta Nanoegituretarako Euskal Zentroa eta EHU Zentro Kuantikoa.

Related news

See all news