Andrey Shibaev, ikertzaile berria BCMaterials-en
Ongi etorria eman nahi diogu Andrey Shibaev-i doktoratu ondoko ikertzaile berri gisa gure zentroan. Shibaevek Polimeroen Fisikako doktoregoa lortu zuen Moskuko Lomonosov Estatu Unibertsitatean. Ondoren, eta erakunde horren barruan, Polimero eta Kristalen Fisika Katedran jarraitu zuen ikertzaile junior eta senior gisa. 2022an irakasle asoziatua bihurtu zen, eta polimeroen eta surfaktoreen sistema konplexuen automihiztaduran eta gel polimerikoetan espezializatu zen.
Shibaevek aplikazio aurreratuetarako material elektroaktiboak ulertzen eta aldatzen lan egingo du. BCMaterials-ek Donostiako Materialen Fisika Zentroarekin (CFM-MPC) elkarlanean egindako ikerketa lana izango da hau.
Plaza honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren IKUR estrategiaren finantzaketa du. IKUR programak 4 eremu estrategiko ditu ardatz: Neurobiozientzia, Teknologia Kuantikoak, Neutronika eta Superkonputazioa eta Adimen Artifiziala. Shibaev doktorearen lana neutronikarekin lotuta egongo da, material elektroaktiboen egitura-karakterizaziorako tresna gisa.
Related news
Doktoratu aurreko lau ikertzaile berri BCMaterialsen
Urtarrilean doktoratu aurreko lau ikertzaile berri sartu dira BCMaterials-en: Omaira Arias, Diana Sotelo, Jon Allende eta Gabriel Fonseca. Omaira Ariasek Kimikako Gradua lortu zuen UPV/EHUn 2022an.…BCMaterialsek Emakume eta Neska Zientzilarien Asterako jarduera aurkeztu du
BCMaterialsek Zientziaren Emakume eta Neska Zientzilarien Astea ospatuko du aurten ere. Hain zuzen ere, otsailaren 11n eta 12an Bizkaiko ikastetxeetako ikasleek beren instalazioak bisitatuko dituzte…Rubén Teijido, BCMaterialseko doktore berria
Pozten gara BCMaterials-eko doktore berri baten berri emateaz. Ruben Teijidok bere doktore-tesiaren defentsa bikaina egin du gaur "Sustainable Anti-Corrosion Coatings Based on Biomaterials for Marine…Ikerketa-proiektuak, 2025eko egutegiaren protagonistak
BCMaterialsek gaur egun martxan dauden 60 ikerketa-proiektu baino gehiagoren hautaketa jaso du 2025eko mahai egutegian. Ikerketa-proiektuak dira gure zentroaren jarduera egituratzen duen ardatza, eta…