BCMaterials-ek ‘Materials for Society’ ekimena abian jarri du
Urrian BCMaterials-ek ‘Materials for Society’ ekimenaren lehen harria jarriko du. Zientzia-, kultura- eta gizarte-proiektu honen helburua da zientziak gizarteko alderdi oso desberdinetan duen inplikazioa aztertzea. Ekimenaren lehenengo ekitaldia, “La Física y las palabras, las dos pasiones de José María San Juan” hitzaldi/solasaldiarekin izan zen, urriaren 8an, Martina Casiano eraikineko auditorioan (BCMaterialsen egoitzan).
Topaketa honetan, José María San Juan UPV/EHUko Fisikako katedradunaren “fede-jauzi literarioaren” lekukoak izan ginen, bere irakurzaletasuna lehen eleberria ("El Círculo Milenario", 2020) idatzi eta argitaratu ondoren. Erdi Aroko Europan girotutako fikziozko saga historiko bat bihurtu da ‘El Círculo Milenario’ eta laster bere hirugarren liburukia argitaratuko da.
Hitzaldia José María San Juanek azken 20 urteetan "El Circulo Milenario" sagari forma emateko egin dituen urratsak eta gorabeherak azalduz joan zen, historiaren lehen zirriborroetatik hasi eta bere idazteko metodo eta ohituretatik igaroz eta bere lana editatu eta argitaratzeko prozesuraino.
‘Materials for Society’ zientzia artearekin, pentsamenduarekin edo gure garaiko aurrerapen eta erronkekin erlazionatuko duten hainbat formatutako ekitaldiak sortzeko asmoarekin sortu zen. "BCMaterials-en gure ikerketa zientifikoaren helburua bizitza hobe baterako material berriak sortzea da., bai biomedikuntzako erabilerekin, bai ingurumenaren zaintzarekin, trantsizio energetikoarekin... Gizartearen egungo eta etorkizuneko beharrei erantzungo dieten material berriak eskaintzen saiatzen gara ", adierazi du Senentxu Lanceros-Mendez BCMaterialseko zuzendari zientifikoak. "Ildo hau jarraitzen du ekimen honek, ‘Materials for Society’. Iniziatiba honen bidez, material ukaezinak eskaini nahi ditugu, bai hausnarketarako bai zientziaren eta gizartearen arteko lotura areagotzeko", gaineratzen du Lanceros-Méndez-ek.
Related news
Doktoratu aurreko lau ikertzaile berri BCMaterialsen
Urtarrilean doktoratu aurreko lau ikertzaile berri sartu dira BCMaterials-en: Omaira Arias, Diana Sotelo, Jon Allende eta Gabriel Fonseca. Omaira Ariasek Kimikako Gradua lortu zuen UPV/EHUn 2022an.…BCMaterialsek Emakume eta Neska Zientzilarien Asterako jarduera aurkeztu du
BCMaterialsek Zientziaren Emakume eta Neska Zientzilarien Astea ospatuko du aurten ere. Hain zuzen ere, otsailaren 11n eta 12an Bizkaiko ikastetxeetako ikasleek beren instalazioak bisitatuko dituzte…Rubén Teijido, BCMaterialseko doktore berria
Pozten gara BCMaterials-eko doktore berri baten berri emateaz. Ruben Teijidok bere doktore-tesiaren defentsa bikaina egin du gaur "Sustainable Anti-Corrosion Coatings Based on Biomaterials for Marine…Ikerketa-proiektuak, 2025eko egutegiaren protagonistak
BCMaterialsek gaur egun martxan dauden 60 ikerketa-proiektu baino gehiagoren hautaketa jaso du 2025eko mahai egutegian. Ikerketa-proiektuak dira gure zentroaren jarduera egituratzen duen ardatza, eta…