Ivan Infante, Ikerbasque Research Professor berria BCMaterials-en
BCMaterials-ek atseginez jakinarazten du Ivan Infante doktoreak gure zentroan hasi duela bere jarduera, Ikerbasque Research Professor gisa, Material Konputazionalen Zientzien zeharkako ikerketa-ildoaren barne.
Infantek ikerketa-karrera luze eta bizia egin du material berrien zientziarako hain garrantzitsua den arlo horretan. Kimika teorikoan doktoretza lortu zuen (2006) Vrije Universiteit Amsterdamen (Herbehereak). Infanteren aurreko ikerketa Università della Basilicatan (Italia), Vrije Universiteit Amsterdamen (Herbehereak), Genevako Unibertsitatean (Suitza), Euskal Herriko Unibertsitatean (Italia) garatu zen.
Infante doktoreak BCMaterialetan egingo duen ikerketa-ildoaren ardatzak honako hauek izango dira: nanokimika konputazionala eta prediktiboa, semikonduktoreak diren nanokristal koloidalak eta energia-bihurketa.
Ongi etorri gure zentrora!
Related news
Natalia Río López, BCMaterialsen doktore berria
Zorionak eman nahi dizkiogu Natalia Río López-i, BCMaterials-eko doktoratu aurreko ikertzaileari, Abenduaren 17an doktore berria bihurtu zelako. Nataliak bere tesiaren defentsa bikaina egin zuen. "…Ricardo Pereira, Juan de la Cierva doktoratu ondoko ikertzaile berria
Atsegin handiz egiten diogu ongietorria Ricardo Brito Pereirari, gure zentroan doktoratu ondoko Juan de la Cierva ikertzaile berri gisa. Ricardo Mikro eta Nanogailuen ikerketa-lerroan arituko da, eta…Nerea Lopategui, praktiketako ikerketako laguntzaile tekniko berria
BCMaterialsek ongi etorria eman nahi dio Nerea Lopateguiri, praktiketan arituko dena ikerketako laguntzaile tekniko berri gisa. Gure instalazioetan gero eta laborategi-jarduera handiagoari zerbitzua…Clara Rojas, doktoratu ondoko ikertzaile berria BCMaterials-en
Pozik gaude Clara Rojas García gure zentroko doktoratu ondoko ikertzaile berri gisa heldu izana. Dra Rojasek BCMaterialsekin bat egiten du Materialen eta Azalera Funtzional Aurreratuen ikerketa-…