Lankidetza-hitzarmen berria HUN-EN Centre for Energy Research-ekin

Aste honetan, BCMaterialsek ikerketa-arloko lankidetza-akordio berri bat sinatu zuen Hungariako HUN-EN Centre for Energy Research-ekin.

Akordio honen helburua bi erakundeen artean ezagutza, zientzialari eta ikerketa trukea sustatzea da, ikerketa-proiektuetan batera parte hartzea eta bilera zientifikoak antolatzea barne.

Neutroiak sakabanatzea, materialen zientzia eta ingurumena erremediatzea izango dira lankidetza horren ikerketa-arloak.

Akordioa Senentxu Lanceros-Mendez buru zuen BCMaterials-eko ikertzaileen ordezkaritza batek HUN-ENera egindako bisita baten esparruan sinatu zen. BCMaterials-etik eskerrak eman nahi dizkiogu HUN-EN Centre for Energy Research-i, Budapest Research Reactor eta Budapest Neutron Centre-era egindako bisitagatik.

Lankidetza-hitzarmen berri hau sinatzea oso pozgarria da gure zentroarentzat, eta beste urrats bat da BCMaterialsek zientziaren arloan duen nazioarteko lankidetza-estrategia sendoagoan.

Related news

See all news