MOFen propietate fisikoen kontrolari buruzko artikulu berri batean parte hartzen du BCMaterials-ek Nature Communications-en
BCMaterials-ek, Itziar Oyarzabal (Ikerbasque Research Fellow) ikertzailearen bidez, artikulu interesgarri bat argitaratu du Nature Communications aldizkarian. MOF, konposatu metaliko organikoen propietate fisikoen kontrola ulermenaren buruzkoa da artikuloa, komposatu hauek eroale, erdieroale edo isolatzaile gisa erabil daitezen. Zehazki, MCl2(pirazina)2 konposatua du ardatz artikuluak.
Artikuluaren egileek ikusi zuten banadio-ioiak erabiltzeak isolatzaile bihurtzen duela konposatua. Aldiz, titanioa erabiliz gero, eroale bihurtzen da, eta kromoa erabiliz gero (Nature Chemistry, 2018), konposatuak erdieroale gisa jokatzen du. Artikuluak, gainera, fenomeno hori zergatik gertatzen den aztertzen du, eta frogatzen du propietate fisiko horiek kontrolatzeko gakoa ioi metalikoaren hautaketan dagoela. Fenomeno hori ulertzea da material eroaleen belaunaldi berriak diseinatzeko bidea, baita supereroaleak ere.
Lana Centre de Recherche Paul Pascal-ek (CNRS/Bordeleko Unibertsitatea) gure zentroarekin eta 6 herrialdetako beste ikerketa-talde batzuekin egindako ahaleginaren emaitza da.
Zorionak egileei!
https://doi.org/10.1038/s41467-022-33342-5
Related news
Doktoratu aurreko lau ikertzaile berri BCMaterialsen
Urtarrilean doktoratu aurreko lau ikertzaile berri sartu dira BCMaterials-en: Omaira Arias, Diana Sotelo, Jon Allende eta Gabriel Fonseca. Omaira Ariasek Kimikako Gradua lortu zuen UPV/EHUn 2022an.…BCMaterialsek Emakume eta Neska Zientzilarien Asterako jarduera aurkeztu du
BCMaterialsek Zientziaren Emakume eta Neska Zientzilarien Astea ospatuko du aurten ere. Hain zuzen ere, otsailaren 11n eta 12an Bizkaiko ikastetxeetako ikasleek beren instalazioak bisitatuko dituzte…Rubén Teijido, BCMaterialseko doktore berria
Pozten gara BCMaterials-eko doktore berri baten berri emateaz. Ruben Teijidok bere doktore-tesiaren defentsa bikaina egin du gaur "Sustainable Anti-Corrosion Coatings Based on Biomaterials for Marine…Ikerketa-proiektuak, 2025eko egutegiaren protagonistak
BCMaterialsek gaur egun martxan dauden 60 ikerketa-proiektu baino gehiagoren hautaketa jaso du 2025eko mahai egutegian. Ikerketa-proiektuak dira gure zentroaren jarduera egituratzen duen ardatza, eta…