BCMaterials-ek kostu txikiko eta kode irekiko 3D inprimagailu bat garatzen laguntzen du MEW teknologiarekin
BCMaterials-eko eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikertzaileek Oregongo Unibertsitatearekin eta EPFLko Ingeniaritza Eskolarekin lankidetzan jardun dute 3D inprimagailu bat Melt Electrowriting (MEW) teknologiako gailu arrakastatsu bihurtzeko. Inprimagailu honek kostu txikia eta kode irekiko teknologia ditu. Ekipamendu berri honek, MEWron izenekoak, askoz eskuragarriagoa egiten du MEW teknologia bai ekonomikoki bai inprimaketaren pertsonalizazioaren aldetik.
BCMaterialsek ikerketa erakundeekin duen lankidetza indartu du Txile eta Argentinan
BCMaterials-eko ikertzaileak Txilera eta Argentinara joan ziren Maiatzaren amaieran, bi herrialdeetako ikerketa-erakundeekiko lankidetza-harremanak indartzeko asmoz. Txileko Unibertsitateko Meatzaritzarako Teknologia Aurreratuko Zentroa (AMTC) eta Buenos Airesko Unibertsitateko Farmakoaren Kimika eta Metabolismo Institutua (IQUIMEFA) bisitatu ziren.
Txinarako bidaia instituzionala
Qi Zhang, Ikerbasque Research Professor eta Senentxu Lanceros-Mendez BCMaterials.eko zuzendari zientifikoak, Txinara joan zen herrialde hartako akademiko eta ikerketa zentro garrantzitsuenetako bi bisitatzera: Nanjing-eko Aeronautika eta Astronautikako Unibertsitatea eta Wuhango Unibertsitateko Materialen Zientzia eta Ingeniaritzako Nazioarteko Eskola.
Mariana Ríos, doktoratu aurreko ikertzaile berria BCMaterials-en
Ongi etorri Mariana Ríos Naranjori, BCMaterials-eko doktoratu aurreko ikertzaile berri gisa. Kolonbiako Universidad Nacional-ean Fisikan graduatu zen, eta Fisikan ere masterra egin zuen unibertsitate berean. Rios gure zentroan sartu aurretik, Kolonbiako unibertsitate batzuetan irakasle aritu zuen, Kolonbiako hiriburuko Konrad Lorenz Unibertsitate Fundazioan, besteak beste.
Nagore Barroso, BCMaterialseko doktore berria
Zorionak eman nahi dizkiogu Nagore Barroso-ri, BCMaterials-eko doktoratu aurreko ikertzaileari, Maiatzaren 4an doktore berria bihurtu zelako. Nagore-k bere tesiaren defentsa bikaina egin zuen. "A study of metal-organic framework sorption phenomena in solution" izan zen tesiaren izena.
Atsegin handia da Nagore lorpen bikain hau lortzen ikustea, eta doktoregoko urteetan egin duen lan gogorra azpimarratu nahi genuke. Zorionak, Nagore!
BCMaterials-ek José Onuchic hartzen du ikertzaile bisitari gisa
BCMaterials pozik dago José Onuchic zientzilari ospetsua datorren uztailera arte ikertzaile bisitari gisa hartzeagatik. Onuchic Rice Unibertsitateko Fisika eta Astronomia, Kimika eta Biozientzietako irakaslea eta Center for Theoretical Biological Physics-eko zuzendaria da. Bi erakunde horiek Estatu Batuetan daude.
Estibaliz Ruiz, doktoratu ondoko ikertzaile berria BCMaterials-en
Ongi etorria eman nahi diogu BCMaterials-en doktoratu ondoko ikertzaile berri bati: Estibaliz Ruiz Bilbaori. UPV/EHUn Kimikan graduatua, Polimero, Koloratzaile eta Produktu Kimiko Puruen Masterra egin zuen Leedseko Unibertsitatean (Erresuma Batuan). Ondoren, Materialen Zientziako doktorego-ikasketak egin zituen UPV/EHUn.
Fangyuan Zheng, BCMaterialsen doktore berria
Zorionak eman nahi dizkiogu Fangyuan Zheng-i, BCMaterials-eko doktoratu aurreko ikertzaileari, martxoaren 29an doktore berria bihurtu zelako. Fangyuan -ek bere tesiaren defentsa bikaina egin zuen. "Hybrid Photocatalytic Materials for Contaminants of Emerging Concern Degradation". izan zen tesiare izena.
Pozten gaitu Fangyuan -ek doktoretza lortu izanak lan gogorra egin duen urte hauetan guztietan, eta ziur gaude etorkizun oparoa duela zain. Zorionak, Fangyuan!!
Andrea Ugalde, doktoratu aurreko ikertzaile berria BCMaterials-en
Andrea Ugalde Pallaresek BCMaterialsekin bat egin du doktoratu aurreko ikertzaile gisa. Ingeniari kimiko gisa duen prestakuntza eta esperientzia oinarri hartuta, Andreak Juan Pablo Esquivelekin, Ikerbasque Research Associaterekin, lan egingo du BIDEKO proiektuaren esparruan, bateria biodegradagarriak fabrikatzeko eta karakterizatzeko ikertzaile gisa. Ongi etorri, Andrea!
BCMaterials-ek "HR Excellence in Research" zigilua lortu du
BCMaterials, Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures Fundazioak Europako Batzordeak HSR4R ekintza-plana ezartzeko konpromisoa hartzen duten ikerketa-erakundeei ematen dien HR Excellence in Research zigilua lortu du.