Marina Navarro eta Hugo Salazar, doktoratu ondoko ikertzaile berriak
BCMaterials-etik ongietorria egin nahi diegu Marina Navarrori eta Hugo Salazarri, doktoratu ondoko ikertzaile berriei. Juan Pablo Esquivelekin (Ikerbasque Research Associate) batera arituko da Navarro, doitasunezko nekazaritzarako bateria iraunkor eta biodegradagarrietan. Salazarren ikerketa material zeramikoen eta konposatu funtzionalen garapenean oinarrituko da, energia ioiak biltegiratu, bihurtu eta eroateko. Salazarrek Ikerbasque Qi Zang ikerketa-irakaslearekin egingo du lan.
Doktoratu aurreko bost ikertzaile berri BCMaterials-en
Ongietorria eman nahi diegu gure zentroan iraileko lehen egunetan sartu diren doktoratu aurreko bost ikertzaileri. Alejandro Alba, Noelia García, Jon Napal, Ane Martín eta Josu Fernández dira. Zuen ikerketa-ibilbidearen fase berri honetaz gozatzea espero dugu!
Igone Campos, Ikerketako teknikari laguntzaile berria
Gure zentroak ongietorria eman nahi dio Igone Camposi, BCMaterials-eko Ikerketako Laguntzaile Tekniko berriari. Campos gure zentrura heldu da laborategiko jarduera gero eta handiagoari erantzuteko. Igonek esperientzia dauka anilisi eta kalitate-kontroleko laborategietan eta analisi kliniko eta biomedikoetako laborategietan ere bai. Ongi etorri taldera, Igone!
Ivan Infante, Ikerbasque Research Professor berria BCMaterials-en
BCMaterials-ek atseginez jakinarazten du Ivan Infante doktoreak gure zentroan hasi duela bere jarduera, Ikerbasque Research Professor gisa, Material Konputazionalen Zientzien zeharkako ikerketa-ildoaren barne.