Tokyo Institute of Technologyra bisita instituzionala Japonian
![senentxu japan](/sites/default/files/news/slm_japan_2.jpg)
Urriaren amaieran, Senentxu Lanceros-Méndez BCMaterials-eko zuzendari zientifikoak bisita instituzionala egin zuen Tokyo Institute of Technologyra (Tokio Tech), gure zentroaren izenean. Tokio Tech-en eta BCMaterials-en arteko lankidetza eremu berrietara zabaltzea zen bisitaren helburua.
Bileren programa trinko baten barruan, Lanceros-Méndez bi hitzaldi egitera gonbidatu zuten. Lehenengoa, “Next generation multifunctional materials for a digital and sustainable economy” izenekoa, Laboratory for Future Interdisciplinary Research of Science and Technology delakoan egin zen.
Bigarren hitzaldia, Tokyo Tech Open Lab hitzaldi-ziklo ospetsuen barruan, “Printable magnetoactive smart and functional materials: from materials processing to applications” izan zen.
BCMaterials-eko zientzia-zuzendariak oso positibotzat jo zuen bisita instituzional hori: “Aukera bikaina izan da Tokio Tech-ek material berrien zientzian egin duen lan bikaina sakonago ezagutzeko eta, aldi berean, BCMaterials-en egin ditugun azken aurrerapenak aurkezteko. Ziur nago gure lankidetzak proiektu berriak ekarriko dituela laster”.
![senentxu_japan_2](/sites/default/files/inline-images/slm_japan.jpg)
Related news
Ander García Díez, BCMaterialseko doktore berria
Ander García Díez zoriondu nahi dugu "Printable Magnetically Responsive Materials and Devices" izeneko Materialen Zientzia eta Teknologiako doktore-tesiaren defentsa bikainagatik. Tesia UPV/EHUko…Doktoratu aurreko lau ikertzaile berri BCMaterialsen
Urtarrilean doktoratu aurreko lau ikertzaile berri sartu dira BCMaterials-en: Omaira Arias, Diana Sotelo, Jon Allende eta Gabriel Fonseca. Omaira Ariasek Kimikako Gradua lortu zuen UPV/EHUn 2022an.…BCMaterialsek Emakume eta Neska Zientzilarien Asterako jarduera aurkeztu du
BCMaterialsek Zientziaren Emakume eta Neska Zientzilarien Astea ospatuko du aurten ere. Hain zuzen ere, otsailaren 11n eta 12an Bizkaiko ikastetxeetako ikasleek beren instalazioak bisitatuko dituzte…Rubén Teijido, BCMaterialseko doktore berria
Pozten gara BCMaterials-eko doktore berri baten berri emateaz. Ruben Teijidok bere doktore-tesiaren defentsa bikaina egin du gaur "Sustainable Anti-Corrosion Coatings Based on Biomaterials for Marine…