BCMaterials, BIOntier proiektuaren Batzar Nagusiko anfitrioia

Apirilaren 1ean eta 2an, Horizon Europe BIOntier "BreakIng FrOntiers in sustainable and circular biocomposites with high performance for multi-sector applications" proiektuaren bigarren batzar orokorra egin zen BCMaterialsen egoitzan. Partzuergoa osatzen duten 25 entitateetako 50 ordezkari inguru elkartu ziren, 12 herrialdetakoak.
Bileraren helburua lan-paketeen eta proiektuan jasotako 6 erabilera-kasuen lehen aurrerapenak aztertzea zen. BIOntier-en helburua da biokonpositeen hurrengo belaunaldia garatzea goi mailako aplikazio industrialetarako hainbat arlotan, hala nola automobilgintzan, sektore aeroespazialean, hidrogenoaren ekonomian eta uren tratamenduan.
"Oro har, partzuergoko erakunde guztientzat oso ekitaldi positiboa izan dela uste dut. Proiektuaren alderdi garrantzitsuak eztabaidatu eta aurrera egin ahal izan dugu, datozen hilabeteetako lanaren oinarriak finkatzeko. Eta BCMaterialsi dagokionez, bazkide anfitrioi gisa, izugarrizko poza da proiektuko gainerako zientzialariekin aurrez aurre lan egin ahal izatea. Gainera, gure lana, laborategiak eta BCMaterialsek material funtzional iraunkorragoak garatzeko eskaintzen dituen gaitasunak erakutsi ahal izan dizkiegu ", adierazi du Senentxu Lanceros-Mendez BCMaterialseko zuzendari zientifikoak.
BIOntier proiektuak Horizon Europe programaren finantzaketa du, 8.000.000 baino gehiagoko aurrekontua eta 2027ra arteko lan-plana, 6-7 TRLak dituzten produktuak garatzeko.
Related news
Txinako NUAA-k Qi Zhang irakasle bisitaria izendatu du
Gure Ikerbasque Research Professor Qi Zhang Nanjing University of Aeronautics and Astronautics (NUAA) unibertsitateko irakasle bisitaria izendatu zuten apirilean. Zhangek ikerkuntza-ibilbide luzea du…ECLectic doktore-sarearen bilera BCMaterials-en
BCMaterials Marie Curie ECLectic doktore-sarearen bigarren topaketaren anfitrioi izan zen apirilaren 1etik 4ra. Gure zentroa proiektu honetan parte hartzen duten 10 unibertsitate, ikerketa-zentro eta…Fuelium, BEST 2025 saria euskal start-up zirkularrenari
Fuelium, start-up, zeinaren sortzaileetako bat eta zientzia-aholkularia den gure Ikerbasque Research Associate Professor Juan Pablo Esquivel, apirilaren 2tik 4ra Bilbon egin den Basque Circular…Track the Twin: puntu kuantikoak hobetzeko biki digitalak
BCMaterials-ek parte hartzen duen Marie Curie "Track The Twin" doktore-sarea abian da. Proiektu honen helburua da puntu kuantikoen errendimendua denboran zehar hobetzea, biki digitalak sortuz. Xede…