BCMaterials, Basque Health Clusterreko kide berria
BCMaterials-ek Basque Health Cluster-i atxikitzeko hitzarmena sinatu du. Clusterrak biozientziekin eta osasun-sektorearekin lotutako euskal enpresen eta ikerketa-zentroen interesak ordezkatu, sustatu, koordinatu eta defendatzeko helburua dauka.
Berri bikaina da hau gure zentroarentzat. Klusterrarekin bat egiten dugu material berrien, nanoegituren eta biomedikuntzaren eta bioteknologiaren zerbitzura dauden aplikazioen zientzian dugun lana eta esperientzia eskaintzeko. Hori da, hain zuzen ere, gure ikerketa-arlo estrategikoetako bat.
Era berean, kolektibo horretako kide izateak eta parte hartzeak aukera emango dio BCMaterials-i Euskadiko biozientzietako eta osasuneko enpresa- eta ikerketa-sarearekin sinergia berriak sortzeko, gure ikerketaren transferentzia teknologikoa bultzatzeko eta haren nazioartekotzea sustatzeko.
Basque Health Cluster-en sartzea beste urrats bat da BCMaterials-ek hainbat sektoretako enpresekin eta ikerketa-zentroekin integratzeko eta batera lan egiteko politikan, klusterretan parte hartuz. Adibidez, gure zentroa Functional Print Clusterreko eta Euskadiko Paperaren Clusterreko kidea da, eta epe labur eta ertainean mota horretako elkarte berrietan sartzea aurreikusten du.
Related news
Natalia Río López, BCMaterialsen doktore berria
Zorionak eman nahi dizkiogu Natalia Río López-i, BCMaterials-eko doktoratu aurreko ikertzaileari, Abenduaren 17an doktore berria bihurtu zelako. Nataliak bere tesiaren defentsa bikaina egin zuen. "…Ricardo Pereira, Juan de la Cierva doktoratu ondoko ikertzaile berria
Atsegin handiz egiten diogu ongietorria Ricardo Brito Pereirari, gure zentroan doktoratu ondoko Juan de la Cierva ikertzaile berri gisa. Ricardo Mikro eta Nanogailuen ikerketa-lerroan arituko da, eta…Nerea Lopategui, praktiketako ikerketako laguntzaile tekniko berria
BCMaterialsek ongi etorria eman nahi dio Nerea Lopateguiri, praktiketan arituko dena ikerketako laguntzaile tekniko berri gisa. Gure instalazioetan gero eta laborategi-jarduera handiagoari zerbitzua…Clara Rojas, doktoratu ondoko ikertzaile berria BCMaterials-en
Pozik gaude Clara Rojas García gure zentroko doktoratu ondoko ikertzaile berri gisa heldu izana. Dra Rojasek BCMaterialsekin bat egiten du Materialen eta Azalera Funtzional Aurreratuen ikerketa-…