Ehun bat lagunek material aurreratuen transferentzia teknologikoaren bidea aztertu zuten
100 lagun inguru bildu ziren BCMaterials tailerraren edizio berri batean, Material berriak bizitza hobe baterako! Ekitaldia azaroaren 27an egin zen gure zentroaren egoitzan, eta transferentzia teknologikoa eta material aurreratuei aplikatutako berrikuntza izan zituen ardatz. Programan aditu nagusiak bildu ziren, politikak garatzeaz arduratzen diren erakundeetatik hasi eta arrakasta-kasuak aurkeztu zituzten enpresa, ikerketa-zentro eta ekintzaileetaraino.
2024ko New Materials for a Better Life! workshop-a, azaroaren 27an
Datorren azaroaren 27an BCMaterialsek New Materials for a Better Life! urteroko workshoparen edizio berri bat egingo du Leioako egoitzan. "Materializing the future: fostering social and economic impact of basic science on advanced materials" azpitituluarekin, ekitaldia berrikuntzaren bidez material aurreratuen oinarrizko zientziaren transferentzia teknologikora bideratuta egongo da.
Marco Sangermanoren hitzaldi gonbidatua azaroaren 13an
BCMaterialsek hitzaldi gonbidatu berri bat eskainiko du datorren azaroaren 13an, Marco Sangermanoren eskutik, Polimeroen Zientzia eta Teknologiako irakasle osoa Turingo Politeknikoan (Italia)
Hitzaldia Martina Casiano eraikineko auditorioan (BCMaterialsen egoitza, Leioa) izango da, 11:00etan hasita, eta "Sustainable UV-Cured polymers from coatings to composites and additive manufacturing" izenburua izango du.
IMOH 2024 kongresua: arrakasta zientifikoa eta parte-hartzearen aldetik
Urriaren 15etik 17ra, BCMaterialsen egoitzan "IMOH 2024, 2nd International Meeting on Challenges and Opportunities for HiCANS" kongresuaren bigarren edizioa egin zen, zientzia eta industria neutronikoari eskainia. Europa, Amerika eta Asiako 80 zientzialarik baino gehiagok HiCANS (High Current Accelerator-driven Neutron Sources edo Korronte handiko azeleragailuek bultzatutako neutroi-iturriak) eraikitzeko proiektuen eta ideien bilakaera aztertu zuten. Tamaina ertaineko instalazio horiek materialen zientzian neutroiekin egiten diren saiakuntzak irauli behar dituzte.
BCMaterials-ek ‘Materials for Society’ ekimena abian jarri du
Urrian BCMaterials-ek ‘Materials for Society’ ekimenaren lehen harria jarriko du. Zientzia-, kultura- eta gizarte-proiektu honen helburua da zientziak gizarteko alderdi oso desberdinetan duen inplikazioa aztertzea. Ekimenaren lehenengo ekitaldia, “La Física y las palabras, las dos pasiones de José María San Juan” hitzaldi/solasaldiarekin izan zen, urriaren 8an, Martina Casiano eraikineko auditorioan (BCMaterialsen egoitzan).
"Sustainable Materials for Energy Production" workshoparen harrera bikaina
Joan den abuztuan "Sustainable Materials for Energy Production" workshopa egin zen Mexikon 32nd International Materials Research Congress-en (IMRC). Mexikoko Materialen Elkarteak (SMMater) eta European Material Research Society-k (E-MRS) antolatu zuten ekimena, BCMaterialsen laguntzarekin, beste erakunde batzuekin batera. Ekitaldiak 480 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen hiru egunez, eta 11 hizlari gonbidatu, 21 ahozko aurkezpen eta 10 hitzaldi labur izan ziren.
GERSEQ44 kongresuak elektrokimikako 200 espezialista baino gehiago bildu zituen Leioan
Uztailaren 3tik 5era, elektrokimikako nazioarteko 200 espezialista baino gehiago bildu ziren Espainiako Kimika Elkarteko Elektrokimikako Talde Espezializatuaren 44. bileran. BCMaterialsek eta UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatu zuten kongresua, GERSEQ44 akronimoarenpean. Fakultatea bera eta BCMaterialsen instalazioak programa zientifiko bizi baten eszenatoki izan ziren.
Sang-Young Leeren hitzaldi gonbidatua, maiatzaren 27an
BCMaterialsek hitzaldi gonbidatu berri bat eskainiko du maiatzaren 27an, Hego Koreako Yonsei Unibertsitateko Ingeniaritza Kimiko eta Biomolekularreko Departamentuko irakasle Sang-Young Lee doktorearen eskutik.
Hitzaldia Martina Casiano eraikinean (BCMaterialsen egoitza, Leioa) izango da, goizeko 11:00etan, eta "Binder Chemistry: Unlocking scalable high-areal-capacity Li battery cathodes" izenburua izango du.
Javier Vela-ren hitzaldi gonbidatua Maiatzaren 17an
BCMaterialsek beste hitzaldi gonbidatu bat eskainiko du maiatzaren 17an, Javier Vela doktorea, Iowa Stateko Unibertsitateko (AEB) Kimikako katedradunaren, eskutik.
Hitzaldia Martina Casiano eraikinean (BCMaterialsen egoitza, Leioa) izango da, 11:00etan, eta "Alkaline-Earth Chalcogenide Nanocrystals: Synthesis and Characterization" izenburua izango du.
2024ko Pint of Science Bilbao jaialdia (Maiatzak 13-15)
BCMaterials-ek Pint of Science dibulgazio-zientzia jaialdiaren Bilboko edizioarekin kolaboratzen du beste behin. Zentroak ere koordinatzen du ekitaldia, maiatzaren 13tik 15era hiriko lau tabernetara 24 hitzaldi ekarriko dituena.