Emakumearen eta Neskatoaren Astea Zientzian BCMaterials-en

BCMaterials Emakumearen eta Neskatoaren eta Zientziaren Nazioarteko Astearen ospakizunera batu zen. Otsailaren 10etik 16ra bitartean egin zen, eta hainbat jarduera egin ziren gure zentroaren barruan eta kanpoan.
Hilaren 11n eta 12an Bizkaiko bost ikastetxetatik etorritako Bigarren Hezkuntzako 130 ikasle baino gehiago hartu zituen bere egoitzan: Zubi Zaharra Ikastola, Juan Antonio Zunzunegui BHI, Ander Deuna Ikastola, Muskiz BHI eta Sopela BHI. Bisitan, ikasleek BCMaterialseko ikertzaileek osasunari aplikatutako material berrien zientzian, energia sortu eta biltegiratzean, ingurumena monitorizatu eta garbitzean eta gailu berrietan egiten duten lana ezagutu zuten.
Bisitetan zehar ikasleek esperimentuak egin zituzten eta BCMaterials-eko laborategiak ezagutu zituzten, sintesi kimikoari eskainitakoetatik hasi eta fabrikazio aurreratukoetara eta pelikula finetara, bioteknologiakoak, optikakoak, elektronikakoak...
Bi jardunaldien helburua emakumezko ikasleak zientzialari erreferenteekin harremanetan jartzea zen, zientzia ikasten hasteko edo jarraitzeko haiek motibatzen lagunduz.
Emakumeak Zientzian ekimeneko jarduerak
Zentroko bisitekin batera, BCMaterialsek Emakumeak Zientzian "Emakume zientzialariak atzo eta gaur" ekimenak antolatutako hitzaldi zikloan parte hartu zuen. Maibelín Rosales, BCMaterials-eko Marie Curie doktoretza-ondoko ikertzailea, Bilbon egindako hitzaldiaren hizlarietako bat izan zen. Rosalesek ehun bat lagunen aurrean azaldu zuen bere ikerketa-ibilbidea, eta miresten duen zientzialari batena ezagutarazi zuen: Torontoko Unibertsitateko (Kanada) Rania Hamzarena.
Jarduera horietan parte hartzeaz gain, nabarmentzekoa da BCMaterials Emakumeak Zientzian ekimenaren erakunde koordinatzaileetako bat izan dela. Kolektibo horrek Euskadiko zientzia eta teknologiaren esparruko 35 erakunde biltzen ditu: unibertsitateak, ikerketa- eta teknologia-zentroak, enpresak... Emakumeak Zientzian 2025 kanpainaren leloa "Hazia erein" izan da, zientzia eta teknologian genero-berdintasun handiagoa eraikitzen laguntzen duten eguneroko ekintza txikiei erreferentzia eginez.
Related news
Txinako NUAA-k Qi Zhang irakasle bisitaria izendatu du
Gure Ikerbasque Research Professor Qi Zhang Nanjing University of Aeronautics and Astronautics (NUAA) unibertsitateko irakasle bisitaria izendatu zuten apirilean. Zhangek ikerkuntza-ibilbide luzea du…ECLectic doktore-sarearen bilera BCMaterials-en
BCMaterials Marie Curie ECLectic doktore-sarearen bigarren topaketaren anfitrioi izan zen apirilaren 1etik 4ra. Gure zentroa proiektu honetan parte hartzen duten 10 unibertsitate, ikerketa-zentro eta…BCMaterials, BIOntier proiektuaren Batzar Nagusiko anfitrioia
Apirilaren 1ean eta 2an, Horizon Europe BIOntier "BreakIng FrOntiers in sustainable and circular biocomposites with high performance for multi-sector applications" proiektuaren bigarren batzar…Fuelium, BEST 2025 saria euskal start-up zirkularrenari
Fuelium, start-up, zeinaren sortzaileetako bat eta zientzia-aholkularia den gure Ikerbasque Research Associate Professor Juan Pablo Esquivel, apirilaren 2tik 4ra Bilbon egin den Basque Circular…