Senentxu Lanceros-Méndez: "Iraultza bioteknologikoa, ingurumenekoa eta digitala bultzatzen laguntzen ditugu"
Senentxu Lanceros-Méndez BCMaterials-eko zuzendari zientifikoa da 2018tik. Sei urte hauetan, BCMaterialsek hazkunde esponentziala izan du ekoizpen zientifikoari, ikerlariei eta finantzaketari dagokienez. 2022-2025eko Plan Estrategikoa amaitzear zegoela, elkarrizketa honetan BCMaterialen egungo egoera eta zentroaren etorkizuneko erronkak aztertzen ditugu Lanceros-Mendezekin.
Elkarrizketa Radio Euskadi-n Javier del Campo-ri, 2022ko Kimikako Nobel saria irabazi duten zientzilariei buruz
Urriaren 5ean, 2022ko Kimikako Nobel saria irabazi zuten zientzialarien berri eman zen. Carolyn Bertozzi, Morten Meldal eta Barry Sharples-ek Click kimikaren eta bioortogonalaren garapenagatik jaso zuten saria.
Elkarrizketa Radio Euskadin ‘Ikertzaileen Europako Gauari’ buruz
Beatriz Leiva doktoratu aurreko ikertzaileak eta Daniel Bacigalupe BCMaterials-eko komunikazio-arduradunak Radio Euskadiko La mecánica del caracol saioan parte hartu zuten “Ikertzaileen Europako Gaua” ekitaldiaren bezperan.
Saio horretan, Bilbon Irailaren 30ean ospatu zen dibulgazio zientifikoko ekitaldi horri buruzko monografikoa egin zen. BCMaterials-ek “Zientzia-txokoak” jardueran parte hartu zuen, eta materialen zientziak hiri adimendunak eta klimatikoki jasangarriak sortzen nola lagun dezakeen erakusten duten esperimentuak erakutsi zituen.