Elkarrizketa Radio Euskadi-n Javier del Campo-ri, 2022ko Kimikako Nobel saria irabazi duten zientzilariei buruz

Urriaren 5ean, 2022ko Kimikako Nobel saria irabazi zuten zientzialarien berri eman zen. Carolyn Bertozzi, Morten Meldal eta Barry Sharples-ek Click kimikaren eta bioortogonalaren garapenagatik jaso zuten saria.
Sariaren erabakia zela eta, Radio Euskadiko ‘La mecánica del caracol’ zientzia-dibulgazioko programak Javier del Campo elkarrizketatu zuen, BCMaterials-eko Ikerbasque Research Professor. Helburua zen nola click kimikak eta bioortogonalak funtzionatzen duten xehetasunez ezagutzea, eta farmakoen garapenean eta biomedikuntzan dituzten aplikazioak, besteak beste.
Elkarrizketan, Del Campok zehazten du nola BCMaterials talde batzuek klik kimikako erreakzioekin lan egiten duten, egitura ordenatu eta porotsuak egiteko orduan nanokimikako aplikazioetan, hala nola MOFak (metal-organic frameworks). Era berean, bere taldeak horrelako erreakzioekin biosentsoreen arloan nola lan egiten duen ere nabarmentzen du.
Elkarrizketa esteka honetan entzun daiteke, 2:50 minututik aurrera.
Related news
Txinako NUAA-k Qi Zhang irakasle bisitaria izendatu du
Gure Ikerbasque Research Professor Qi Zhang Nanjing University of Aeronautics and Astronautics (NUAA) unibertsitateko irakasle bisitaria izendatu zuten apirilean. Zhangek ikerkuntza-ibilbide luzea du…ECLectic doktore-sarearen bilera BCMaterials-en
BCMaterials Marie Curie ECLectic doktore-sarearen bigarren topaketaren anfitrioi izan zen apirilaren 1etik 4ra. Gure zentroa proiektu honetan parte hartzen duten 10 unibertsitate, ikerketa-zentro eta…BCMaterials, BIOntier proiektuaren Batzar Nagusiko anfitrioia
Apirilaren 1ean eta 2an, Horizon Europe BIOntier "BreakIng FrOntiers in sustainable and circular biocomposites with high performance for multi-sector applications" proiektuaren bigarren batzar…Fuelium, BEST 2025 saria euskal start-up zirkularrenari
Fuelium, start-up, zeinaren sortzaileetako bat eta zientzia-aholkularia den gure Ikerbasque Research Associate Professor Juan Pablo Esquivel, apirilaren 2tik 4ra Bilbon egin den Basque Circular…