BCMaterials, Bio-based Industries Consortium-eko kide elkartu berria

BCMaterials Bio-based Industries Consortium-eko (BIC) kide elkartu bihurtu da. Erakunde horrek sektore bioindustrialeko lankidetza publiko pribatuaren ordezkari gisa jarduten du Europako Batzordearen aurrean, gure kontinenteko bioindustria 2050erako ekonomia zirkularrean murgildutako gizarte baten motor bihurtzeko helburuarekin.
BIC-ek industria, erakunde akademikoak eta ikerketa-erakundeak, eskualdeak eta herritarrak lotzen ditu, oinarri biologikoko lehengaiak produktu eta aplikazio jasangarri berri bihurtzeko, eta bioekonomia zirkularreko ekosistemak sortzeko, inbertsioen, berrikuntzaren eta ezagutzen bidez.
Bertako kideek hainbat sektore ordezkatzen dituzte, hala nola nekazaritza eta nekazaritzako elikadura, akuikultura, produktu kimikoak, basogintza, papera, hondakinen eta materialen kudeaketa eta tratamendua, BCMaterialsen jarduera-eremua.
BCMaterials-en helburua da biooinarrituriko ekonomiaren industria-garapena bizkortzen laguntzea, material berrien arloan dugun esperientziatik eta ezagutzatik abiatuta, garapen iraunkorraren ikuspegitik.
Related news
Fuelium, BEST 2025 saria euskal start-up zirkularrenari
Fuelium, start-up, zeinaren sortzaileetako bat eta zientzia-aholkularia den gure Ikerbasque Research Associate Professor Juan Pablo Esquivel, apirilaren 2tik 4ra Bilbon egin den Basque Circular…BCMaterials, BIOntier proiektuaren Batzar Nagusiko anfitrioia
Apirilaren 1ean eta 2an, Horizon Europe BIOntier "BreakIng FrOntiers in sustainable and circular biocomposites with high performance for multi-sector applications" proiektuaren bigarren batzar…Track the Twin: puntu kuantikoak hobetzeko biki digitalak
BCMaterials-ek parte hartzen duen Marie Curie "Track The Twin" doktore-sarea abian da. Proiektu honen helburua da puntu kuantikoen errendimendua denboran zehar hobetzea, biki digitalak sortuz. Xede…BCMaterialsen Patronatu berriaren bilera
Joan den apirilaren 1ean BCMaterialsen Patronatu berriaren bilera egin zen. Bilera horretan, ikastetxearen egoera orokorra berrikusi zen, eta 2024ko Urteko Memorian jasotako emaitzak eta jarduerak…