BCMaterials-ek parte hartuko du “Acelera la innovación de tu empresa con neutrónica” jardunaldian

Datorren apirilaren 19an BCMaterials-ek Euskadiko Parke Teknologikoen sareak antolatutako K-Future jardunaldian parte hartuko du, enpresetan neutroi-zientziaren erabilera sustatzeko“Acelera la innovación de tu empresa con neutrónica” izenburupean, jardunaldiak neutroien indarra nabarmenduko du material berriak garatzeko, prozesuen optimizazioarako eta produktuen hobekuntzarako industria- eta teknologia-sektore ugaritan.
Ekitaldia Euskadiko Parke Teknologikoen Zamudio/Derioko campusean izango da, goizeko 10: 00etatik aurrera. Online ere jarraitu ahal izango da.
BCMaterials-ek hasiera emango dio jardunaldiari, “Ciencias neutrónicas como herramienta avanzada para la mejoría de materiales, procesos y productos” aurkezpena eskainiz, Ainara Valverde gure doktoratu ondoko ikertzailearen eskutik. Aurkezpenean neutroi-zientziaren oinarrian kokatuko dira. Ondoren, ESS Bilbaori emango zaio bidea. Europako neutroi-iturrien ekosistemari buruz hitz egingo du, enpresek probak egitera joan baitaitezke.
Grenobleko (Frantzia) Laue-Langevin Institutuak (ILL), Europako neutroi-iturri handienetako batek, neutroiekin egindako neurketen adibideak aurkeztuko ditu hainbat sektoretan, hala nola kimikan eta bioteknologian.
Arcelor Mittalek itxiko ditu jardunaldia, Laser-Powder Bed fabrikazio gehigarriko teknologiarako altzairuzko hondar-tentsioen neurrien kasu praktiko batekin.
Izen-emate irekia dago lotura honetan: https://parke.eus/es/agenda/acelera-la-innovacion-de-tu-empresa-con-neutronica/?occurrence=2023-04-19
Related news
ECLectic doktore-sarearen bilera BCMaterials-en
BCMaterials Marie Curie ECLectic doktore-sarearen bigarren topaketaren anfitrioi izan zen apirilaren 1etik 4ra. Gure zentroa proiektu honetan parte hartzen duten 10 unibertsitate, ikerketa-zentro eta…BCMaterials, BIOntier proiektuaren Batzar Nagusiko anfitrioia
Apirilaren 1ean eta 2an, Horizon Europe BIOntier "BreakIng FrOntiers in sustainable and circular biocomposites with high performance for multi-sector applications" proiektuaren bigarren batzar…Fuelium, BEST 2025 saria euskal start-up zirkularrenari
Fuelium, start-up, zeinaren sortzaileetako bat eta zientzia-aholkularia den gure Ikerbasque Research Associate Professor Juan Pablo Esquivel, apirilaren 2tik 4ra Bilbon egin den Basque Circular…Track the Twin: puntu kuantikoak hobetzeko biki digitalak
BCMaterials-ek parte hartzen duen Marie Curie "Track The Twin" doktore-sarea abian da. Proiektu honen helburua da puntu kuantikoen errendimendua denboran zehar hobetzea, biki digitalak sortuz. Xede…