BCMaterials-ek Zientziaz Blai dibulgazio-ekitaldian parte hartzen du

BCMaterials-ek, zientzia-dibulgazioa babesteko eta garatzeko bere lanaren barruan, Zientziaz Blai jarduerarekin kolaboratzen du aurten ere. Logos Elkarteak antolatutako ekitaldi honen bidez, ezagutza zientifikoa hainbat arrazoirengatik kultura-eskaintza iristen ez den auzoetara eraman nahi da.
Zientziaz Blai ekainaren 2an eta 3an izango da Bilboko San Frantzisko auzoan. Programak 3 jarduera izango ditu (horietako batzuek edukiera mugatua dute; beraz, aldez aurretik erreserba egin behar da logoselkartea@gmail.com helbidean).
Ekainaren 2a. Hika Ateneo. 18:30 - 20:30
“Zientzia eta gizartea” hitzaldiak
- Leticia Arribas: “Salud Km. 0; el barrio y sus gentes como eje de salud comunitaria”
- Nany Pérez-Hoyos: “Diagnóstico: Cáncer… Combatir o conVIVIR?”
- Julia Fernández: “¿Cómo influye el barrio en nuestra actividad física?: Proyecto ciudadano MugiBIL”
- Marc Ruiz de Minteguía: “Un tsunami de insatisfacción. RRSS y TCA.”
Ekainaren 3a. Mariaren Bihotza plaza. 12:00-14:00
Kanpoko jarduera: “Gure inguruko Osasuna”
Bilboko erdigunetik eta itsasadarraren inguruetatik gidatutako ibilbidea. Bertan, gure ingurunearen ezaugarriak eta gure bizimoduarekin eta osasunarekin duen harremana hainbat ikuspegi zientifikotatik erakutsiko dira.
Ekainaren 3a. Mariaren Bihotza plaza. 18:00-19:00
Lehen sorospenen tailerra: “Lehen mailako jarduketa”
Tailer partizipatibo honetan, lehen laguntzak behar dituzten egoerak antzeztuko dira, eta osasun-arloko profesional baten laguntzarekin, jarduketan nola jokatu eta akatsak nola saihestu ikusiko da.
Informazio gehiago: http://crystalclear.es/zientziaz-blai-2023-salud-en-sociedad-de-nuevo-ciencia-en-el-barrio/
Related news
ECLectic doktore-sarearen bilera BCMaterials-en
BCMaterials Marie Curie ECLectic doktore-sarearen bigarren topaketaren anfitrioi izan zen apirilaren 1etik 4ra. Gure zentroa proiektu honetan parte hartzen duten 10 unibertsitate, ikerketa-zentro eta…Fuelium, BEST 2025 saria euskal start-up zirkularrenari
Fuelium, start-up, zeinaren sortzaileetako bat eta zientzia-aholkularia den gure Ikerbasque Research Associate Professor Juan Pablo Esquivel, apirilaren 2tik 4ra Bilbon egin den Basque Circular…BCMaterials, BIOntier proiektuaren Batzar Nagusiko anfitrioia
Apirilaren 1ean eta 2an, Horizon Europe BIOntier "BreakIng FrOntiers in sustainable and circular biocomposites with high performance for multi-sector applications" proiektuaren bigarren batzar…Track the Twin: puntu kuantikoak hobetzeko biki digitalak
BCMaterials-ek parte hartzen duen Marie Curie "Track The Twin" doktore-sarea abian da. Proiektu honen helburua da puntu kuantikoen errendimendua denboran zehar hobetzea, biki digitalak sortuz. Xede…