BCMaterials-eko bost ikertzailek jaso dituzte UPV/EHUko doktorego sari bereziak
BCMaterials-eko bost ikertzailek jaso dituzte Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) ematen dituen doktorego sari bereziak. Balio handiko aintzatespena da, gure ikertzaileen lan bikainaz hitz egiten duena; izan ere, Unibertsitateak sari horietako bat ematen du arlo hauetan defendatutako 10 tesiko: Zientziak; Ingeniaritza eta Arkitektura; Osasun Zientziak; Gizarte eta Lege Zientziak; Arteak eta Humanitateak.
UPV/EHUk jakitera eman ditu 2020/2021 eta 2021/2022 ikasturteetako sarituak. Lehenengo ikastaroan, sarituak Paula González Saiz, Cristian Mendes Felipe eta Ander Reizabal López-Para izan dira. 2021/2022 ikasturtean Sheila Maíz Fernández eta Meenakshi Pegu ikertzaileak saritu dituzte.
Ikertzaile sarituen kopuru handiagatik garrantzia izateaz gain, BCMaterials pozik dago sari berezi hauek jaso dituzten tesien barietate tematikoagatik ere. Horrela, gure zentroak garatzen dituen material berrien lau ikerketa-arloak sarietan islatu dira: ingurumenerako material berriak, energiaren sorrera eta biltegiratzea, biomedikuntza eta bioteknologia, eta digitalizazioa eta teknologia berriak.
Saritutako tesiak
Paula Gonzálezek “Environmental sensors based on geometrically modified magnetoelastic resonators functionalized with MOFs” nazioarteko tesia aurkeztu zuen, María Isabel Arriortua Marcaidak eta Ana Catarina Lopesek zuzenduta, UPV/EHUko Geologia Sailaren bitartez.
Cristian Mendesek, José Luis Vilas Vilela eta Senentxu Lanceros-Méndezen zuzendaritzapean, Kimika Fisikoko Sailaren bitartez, “Multifunctional photocurable advanced materials for electronics and sensing applications” izeneko tesia jaso zuen.
“Tailoring bombyx mori silk as multifuctional material for advanced applications” izan zen Ander Reizabalen tesi sarituaren izenburua, Senentxu Lanceros-Mendezek eta Leyre Pérez Álvarezek Kimika Fisikoko Departamentuaren bitartez zuzendua.
2021/2022 ikasturteko lehen sarituak, Sheila Maizek, saria jaso zuen “Development of in situ forming, polysaccharide-based, self-healable and printable hydrogels por soft actuators and biomedical applications”. Tesia Senentxu Lanceros-Mendezek eta Leyre Pérez Álvarezek zuzendu zuten Kimika Fisikoko Departamentuaren bitartez.
Azkenik, Meenakshi Pegu-k “Developing Hole Selective Layers and Implementing Large-size Organic Cations for Perovskite Solar Cells” tesi saritua arkeztu zuen, Samrana Kazim-ek eta Shahzada Ahmad-ek zuzenduta, Kimika Organiko eta Inorganikoko Departamentuaren bitartez.
Etorkizuneko zientzialariak prestatzen
BCMaterials-en zorionak ematen dizkiegu bai sari beriziak jaso dituzten ikertzaileei, bai tesi-zuzendariei (horietako batzuk gure zentroko ikertzaile asoziatuak) eta beren UPV/EHUko sailei, BCMaterials-ek lagundu baitie arrakasta handi horretan.
Jasotako doktorego sari berezi hauek indartu egiten dute BCMaterials bere helburu nagusietako batean, hau da, zientzialarien belaunaldi berrien prestakuntzan. Horretarako, prestakuntza-programa indartsu bat garatzen dugu: graduko praktikak, gradu-amaierako lana, Master-amaierako lana eta doktorego ikasketak.
Related news
Doktoratu aurreko lau ikertzaile berri BCMaterialsen
Urtarrilean doktoratu aurreko lau ikertzaile berri sartu dira BCMaterials-en: Omaira Arias, Diana Sotelo, Jon Allende eta Gabriel Fonseca. Omaira Ariasek Kimikako Gradua lortu zuen UPV/EHUn 2022an.…BCMaterialsek Emakume eta Neska Zientzilarien Asterako jarduera aurkeztu du
BCMaterialsek Zientziaren Emakume eta Neska Zientzilarien Astea ospatuko du aurten ere. Hain zuzen ere, otsailaren 11n eta 12an Bizkaiko ikastetxeetako ikasleek beren instalazioak bisitatuko dituzte…Rubén Teijido, BCMaterialseko doktore berria
Pozten gara BCMaterials-eko doktore berri baten berri emateaz. Ruben Teijidok bere doktore-tesiaren defentsa bikaina egin du gaur "Sustainable Anti-Corrosion Coatings Based on Biomaterials for Marine…Ikerketa-proiektuak, 2025eko egutegiaren protagonistak
BCMaterialsek gaur egun martxan dauden 60 ikerketa-proiektu baino gehiagoren hautaketa jaso du 2025eko mahai egutegian. Ikerketa-proiektuak dira gure zentroaren jarduera egituratzen duen ardatza, eta…