BCMaterialsek ikerketa erakundeekin duen lankidetza indartu du Txile eta Argentinan
BCMaterials-eko ikertzaileak Txilera eta Argentinara joan ziren Maiatzaren amaieran, bi herrialdeetako ikerketa-erakundeekiko lankidetza-harremanak indartzeko asmoz. Txileko Unibertsitateko Meatzaritzarako Teknologia Aurreratuko Zentroa (AMTC) eta Buenos Airesko Unibertsitateko Farmakoaren Kimika eta Metabolismo Institutua (IQUIMEFA) bisitatu ziren.
Bi erakundeak bazkideak dira, BCMaterials eta Europako eta Amerikako beste zentro batzuekin batera, INDESMOF (RISE-MSCA action) proiektuan. Bisitaren helburuetako bat proiektuaren azken aurrerapenak aztertzea izan zen. INDESMOF proiektuaren xedea material metal-organikoetan (MOF) oinarritutako iragazki aurreratu berriak garatzea da uretatik material astunak ezabatzeko. Era berean, lankidetza-ildo berriak aztertu eta ezarri ziren hainbat zentrotarako hain garrantzitsuak diren arloetan, hala nola ingurumen-erremediatzean eta energia-biltegiratzean.
Hitzaldi gonbidatuak
Bisitaren baitan, Senentxu Lanceros-Mendez-ek, BCMaterialseko zuzendari zientifikoak, eta Roberto Fernández de Luisek, gure zentroko Research Fellow-k, hainbat hitzaldi eskaini zituzten bi zentroetan. Lanceros-Mendezek “Smart and multifunctional materials and approaches for sustainable digitalization” hitzaldia aurkeztu zuen eta Fernández de Luisek, bere aldetik, “Bioinspired design of porous Metal-Organic Framework Materials for environment: towards a water circular economy” izeneko aurkezpena eman zuen. Gainera, Txileko Unibertsitateko Zientzia Fakultateak BCMaterials-eko zuzendari zientifikoa gonbidatu zuen “Next generation energy storage: sustainable and solid state batteries with improved functionalities” hitzaildia ematera.
Related news
Natalia Río López, BCMaterialsen doktore berria
Zorionak eman nahi dizkiogu Natalia Río López-i, BCMaterials-eko doktoratu aurreko ikertzaileari, Abenduaren 17an doktore berria bihurtu zelako. Nataliak bere tesiaren defentsa bikaina egin zuen. "…Ricardo Pereira, Juan de la Cierva doktoratu ondoko ikertzaile berria
Atsegin handiz egiten diogu ongietorria Ricardo Brito Pereirari, gure zentroan doktoratu ondoko Juan de la Cierva ikertzaile berri gisa. Ricardo Mikro eta Nanogailuen ikerketa-lerroan arituko da, eta…Nerea Lopategui, praktiketako ikerketako laguntzaile tekniko berria
BCMaterialsek ongi etorria eman nahi dio Nerea Lopateguiri, praktiketan arituko dena ikerketako laguntzaile tekniko berri gisa. Gure instalazioetan gero eta laborategi-jarduera handiagoari zerbitzua…Clara Rojas, doktoratu ondoko ikertzaile berria BCMaterials-en
Pozik gaude Clara Rojas García gure zentroko doktoratu ondoko ikertzaile berri gisa heldu izana. Dra Rojasek BCMaterialsekin bat egiten du Materialen eta Azalera Funtzional Aurreratuen ikerketa-…