Jon Pascual eta Pablo Muñumer, ikertzaile berriak BCMaterials-en

Aste honetan, Jon Pascual eta Pablo Muñumer doktoratu ondoko eta doktoratu aurreko ikertzaile berriak gisa, hurrenez hurren, BCMaterialen sartu dira.
Jon Pascualek Roberto Fernández de Luisekin, BCMaterials-eko Research Fellow-ekin, lan egingo du konposatu metal-organikoak (MOF) aplikatzen, minbizi gastrointestinalaren aurkako farmakoak modu kontrolatuan askatzeko. Minbizi gastrointestinala da gaixotasun-mota horretan bigarren ohikoena. UPV/EHUn Kimikan graduatua, 2017an Material Berrien Masterra egin zuen, unibertsitate horrek Kantabriako Unibertsitatearekin lankidetzan egiten duena. Ondoren, Materialen Zientzia eta Teknologiako doktoregoa egin zuen UPV/EHUn. Doktoregoa lortu zuen nazioarteko aipamen batekin, eta horri esker ikerketa-egonaldi bat egin zuen Saudi Arabiako KAUST Unibertsitatean (King Abdullah University of Science and Technology).
Bestalde, Pablo Muñumer doktoratu aurreko ikertzaileak material bigun elektroaktiboen fabrikazioaren esparruan lan egingo du. Karakterizazio-teknika aurreratuen bidez, material hauen ulermena hobettzen lagunduko du bere lanak. Muñumer Kimikan graduatua da UPV/EHUn, eta Material Berrien Masterra lortu zuen unibertsitate berean. Ikerketa-esperientzia du CIC nanoGUNEn, POLYMATen eta UPV/EHUko Donostiako Kimika Fakultatean, proteina-polimero hibridoak eta horietatik eratorritako nanomaterialak garatuz.
Ongi etorri, Jon eta Pablo!
Related news
ECLectic doktore-sarearen bilera BCMaterials-en
BCMaterials Marie Curie ECLectic doktore-sarearen bigarren topaketaren anfitrioi izan zen apirilaren 1etik 4ra. Gure zentroa proiektu honetan parte hartzen duten 10 unibertsitate, ikerketa-zentro eta…Fuelium, BEST 2025 saria euskal start-up zirkularrenari
Fuelium, start-up, zeinaren sortzaileetako bat eta zientzia-aholkularia den gure Ikerbasque Research Associate Professor Juan Pablo Esquivel, apirilaren 2tik 4ra Bilbon egin den Basque Circular…BCMaterials, BIOntier proiektuaren Batzar Nagusiko anfitrioia
Apirilaren 1ean eta 2an, Horizon Europe BIOntier "BreakIng FrOntiers in sustainable and circular biocomposites with high performance for multi-sector applications" proiektuaren bigarren batzar…Track the Twin: puntu kuantikoak hobetzeko biki digitalak
BCMaterials-ek parte hartzen duen Marie Curie "Track The Twin" doktore-sarea abian da. Proiektu honen helburua da puntu kuantikoen errendimendua denboran zehar hobetzea, biki digitalak sortuz. Xede…