2023ko NM4BL ekitaldiak ehun bat ikertzaile biltzen ditu konputazioaren, IAren eta "machine learning" aren inguruan

Joan den urriaren 26an, ehun ikertzaile baino gehiago bildu ziren BCMaterialsen egoitzan "New Materials for a Better Life!" urteko workshoparen edizio berri batean parte hartzeko. Oraingo honetan, material aurreratuak garatzeko hurbilketei, tresnei eta estrategia konputazionalei eskaini zitzaien ekitaldia. Programak Euskal Herriko eta nazioarteko aditu nabarmenak zituen konputazio aurreratu eta kuantikoan, adimen artifizialean eta ikaskuntza automatikoan.
Workshopak arrakasta handia izan zuen, bai hizlarien eta programako gaien garrantziagatik, bai euskal unibertsitateetako, BERC eta BRTA zentroetako, eta Euskal Herriko eta inguruko erkidegoetako teknologia- eta ikerketa-zentroetako ikertzaileen partaidetzagatik.

Hurbilketak eta adibide praktikoak
Programak konputazio aurreratuaren eta kuantikoaren, adimen artifizialaren eta "machine learning" aren ikuspegi orokorrak eta sarrerakoak eskaintzen zituzten hitzaldiak eta materialen zientzian aplikazioei buruzko hitzaldi espezifikoagoak konbinatu zituen. Lehenengoen artean, Ricardo Díez Muiño, DIPCko zuzendaria; Martin Mevissen, Dublingo (Irlanda) adimen artifizialeko eta teknologia kuantikoko IBM laborategiko ikerketa-burua; eta José Antonio Lozano, BCAMeko zuzendari zientifikoa izan ziren. Bigarrenen artean, Ivan Coluzza eta Ivan Infanteren hitzaldiak, BCMaterials-eko Ikerbasque Professors; CICnanoGUNEko Karolina Zofia Milowska; Tecnaliako Adriana Navajas; eta UPV/EHUko Bilbao Crystallographic Center-eko Mois Ilia Aroyoren hitzaldiak.

Related news
Txinako NUAA-k Qi Zhang irakasle bisitaria izendatu du
Gure Ikerbasque Research Professor Qi Zhang Nanjing University of Aeronautics and Astronautics (NUAA) unibertsitateko irakasle bisitaria izendatu zuten apirilean. Zhangek ikerkuntza-ibilbide luzea du…ECLectic doktore-sarearen bilera BCMaterials-en
BCMaterials Marie Curie ECLectic doktore-sarearen bigarren topaketaren anfitrioi izan zen apirilaren 1etik 4ra. Gure zentroa proiektu honetan parte hartzen duten 10 unibertsitate, ikerketa-zentro eta…Fuelium, BEST 2025 saria euskal start-up zirkularrenari
Fuelium, start-up, zeinaren sortzaileetako bat eta zientzia-aholkularia den gure Ikerbasque Research Associate Professor Juan Pablo Esquivel, apirilaren 2tik 4ra Bilbon egin den Basque Circular…BCMaterials, BIOntier proiektuaren Batzar Nagusiko anfitrioia
Apirilaren 1ean eta 2an, Horizon Europe BIOntier "BreakIng FrOntiers in sustainable and circular biocomposites with high performance for multi-sector applications" proiektuaren bigarren batzar…