Ale berezia: "Chemistry in Ukraine"

The Chemical Record Japoniako Kimika Elkartearen aldizkariak 'Chemistry in Ukraine' ale berezia argitaratu du, Stefan Wuttke Ikerbasque Research Professorek koordinatua, erakunde akademiko ezberdinetako zientzialari ukrainar garrantzitsuekin elkarlanean.
Argitalpen interesgarri honen helburua da "ikerketa kimikoan egindako aurrerapenak nabarmentzea eta Ukrainako zientzialarien grina eta dedikazioa ospatzea", egileen hitzetan. Zenbaki honen beste helburu nagusi bat elkarte globalak eta diziplina anitzeko lankidetzak sustatzea da, kofinantzatutako proiektuak eta ekimenak barne.
'Chemistry in Ukraine' Ukrainan gaur egun egiten diren ikerketa kimikoko arlo nagusiak erakusten ditu: kimika organikoa eta polimeroena, biokimika, elektrokimika, kimika fisikoa eta ez-organikoa.
Dokumentua eskuragarri dago esteka honen bidez: https://wuttkescience.com/2024/03/17/special-issue-chemistry-in-ukraine
Related news
Txinako NUAA-k Qi Zhang irakasle bisitaria izendatu du
Gure Ikerbasque Research Professor Qi Zhang Nanjing University of Aeronautics and Astronautics (NUAA) unibertsitateko irakasle bisitaria izendatu zuten apirilean. Zhangek ikerkuntza-ibilbide luzea du…ECLectic doktore-sarearen bilera BCMaterials-en
BCMaterials Marie Curie ECLectic doktore-sarearen bigarren topaketaren anfitrioi izan zen apirilaren 1etik 4ra. Gure zentroa proiektu honetan parte hartzen duten 10 unibertsitate, ikerketa-zentro eta…Fuelium, BEST 2025 saria euskal start-up zirkularrenari
Fuelium, start-up, zeinaren sortzaileetako bat eta zientzia-aholkularia den gure Ikerbasque Research Associate Professor Juan Pablo Esquivel, apirilaren 2tik 4ra Bilbon egin den Basque Circular…BCMaterials, BIOntier proiektuaren Batzar Nagusiko anfitrioia
Apirilaren 1ean eta 2an, Horizon Europe BIOntier "BreakIng FrOntiers in sustainable and circular biocomposites with high performance for multi-sector applications" proiektuaren bigarren batzar…