BCMaterials-ek "Emakumea + Zientzia = Denbora bidaia bat" ekimena antolatzen du
BCMaterials, Material, Aplikazio eta Nanoegituren Euskal Zentroak ‘Emakumea + Zientzia = Denbora Bidaia bat’ aurkezten du, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Astearen barruan dagoen ekimena. Otsailaren 10 eta 11n egingo den ekitaldi honek Bizkaiko hainbat hezkuntza zentrotako ikasleak elkartuko ditu. Erakusketa interesgarri bat eta ikasle hauen lehen kartel zientifikoa egiteko aukera dira BCMaterials ekimen honen erakargarritasunak. Jardunaldi hauek BCMaterials-en Leioako egoitzan egingo da, hau da Martina Casiano Plataforma Teknologikoan.
"Emakumea + Zientzia = Denbora Bidaia bat” ekimenaren helburua hau da: historian zehar garapen zientifiko eta teknologikoan emakumeek egindako lan garrantzitsua ezagutaraztea eta aintzat hartzea. DBH 2. mailara arteko ikasle gazteek parte hartuko dute. Jardunaldiek ikasleen artean bokazio zientifiko eta teknologikoa sustatu nahi dute.
Izenburuak adierazten duen moduan, ekitaldiaren gaia emakumeek zientzian izan duten rolaren bilakaera da, honako etapa hauek izango dituen kartelen erakusketa batean jasota:
• Iragana: STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) arlo zientifiko eta teknologikoko emakume nabarmenenen errepasoa, bai nazioartean, bai Euskal Herrian.
• Oraina: BCMaterials-en material berrien zientzian ikerketa lana egiten duten emakume zientzialarien lana jasoko duten kartelak, baita ikerketa horrek gizartearen eguneroko bizitzan izan duen eta izango duen eragina eta aplikazioak ere.
• Etorkizuna: Erakusketaren zati honetan ikasleek bisitaren azken atalean egindako posterrak erakutsiko dira. Kartel hauek ikertzaileek egindako kartel zientifikoen egitura errepikatzea bilatuko dute. Ikasleek poster hauetan adar zientifiko eta teknologiko ezberdinen etorkizuna nola irudikatzen duten erakutsi ahal izango dute.
“Emakumea + Zientzia = Denbora bidaia bat’ jardunaldiek BCMaterials-en sorrerako helburuetako bat betetzen dute, hau da, dibulgazio zientifikoa gizartean sustatzea. Era berean, jarduerak Zentroaren beste misio batekin lotzen du bokazio zientifikoaren sustapena: zientzialari bikainen belaunaldi berriak prestatzea.
Related news
Doktoratu aurreko lau ikertzaile berri BCMaterialsen
Urtarrilean doktoratu aurreko lau ikertzaile berri sartu dira BCMaterials-en: Omaira Arias, Diana Sotelo, Jon Allende eta Gabriel Fonseca. Omaira Ariasek Kimikako Gradua lortu zuen UPV/EHUn 2022an.…BCMaterialsek Emakume eta Neska Zientzilarien Asterako jarduera aurkeztu du
BCMaterialsek Zientziaren Emakume eta Neska Zientzilarien Astea ospatuko du aurten ere. Hain zuzen ere, otsailaren 11n eta 12an Bizkaiko ikastetxeetako ikasleek beren instalazioak bisitatuko dituzte…Rubén Teijido, BCMaterialseko doktore berria
Pozten gara BCMaterials-eko doktore berri baten berri emateaz. Ruben Teijidok bere doktore-tesiaren defentsa bikaina egin du gaur "Sustainable Anti-Corrosion Coatings Based on Biomaterials for Marine…Ikerketa-proiektuak, 2025eko egutegiaren protagonistak
BCMaterialsek gaur egun martxan dauden 60 ikerketa-proiektu baino gehiagoren hautaketa jaso du 2025eko mahai egutegian. Ikerketa-proiektuak dira gure zentroaren jarduera egituratzen duen ardatza, eta…