BCMaterials-eko hiru ikertzaile, TalentON europar ekitaldian parte hartuko duten 100 zientzialari gazteen artean
Irailaren 14tik 18ra, Leire Celaya, Amaia Zarandona eta Fangyuan Zheng BCMaterialseko ikertzaileek EU TalentON ekitaldian parte hartuko dute. Europar Batasunak antolatutako ekitaldi horrek Leidenen (Herbehereak) hainbat herrialdetako ehun zientzialari gazte bilduko ditu, Horizon Europe programan jasotako bost misioetarako irtenbideak emateko.
Gure hiru zientzialariek ekarpenak egingo dituzte “Gure ozeanoak eta urak leheneratzea” izeneko 4. misioaren esparruan. Gizakiak eragindako aldaketek ozeanoak, ibaiak, lakuak eta abar ingurumen-arrisku larrian jarri dituzte, kutsaduraren, biodibertsitatearen galeraren eta muturreko fenomeno meteorologikoen ondorioz.
Talde txikitan banatuta, zientzialari gazteek gizartean eragina duten irtenbide berritzaileak eta merkaturagarriak sortzeko beharrezko tresnak jasoko dituzte. Gainera bisitak egingo dituzte zenbait lantegi eta enpresetara, hitzaldietara joango dira, eta sormenezko orientazioa eta kultur esperientziak jasoko dituzte ere bai. Ekitaldiaren amaieran, talde bakoitzak bere soluzioa aurkeztuko die epaimahai profesional bati eta baita publikoari ere. Irabazleek EBk, industriak eta beste babesle batzuek emandako sariak jasoko dituzte.
Related news
Doktoratu aurreko lau ikertzaile berri BCMaterialsen
Urtarrilean doktoratu aurreko lau ikertzaile berri sartu dira BCMaterials-en: Omaira Arias, Diana Sotelo, Jon Allende eta Gabriel Fonseca. Omaira Ariasek Kimikako Gradua lortu zuen UPV/EHUn 2022an.…BCMaterialsek Emakume eta Neska Zientzilarien Asterako jarduera aurkeztu du
BCMaterialsek Zientziaren Emakume eta Neska Zientzilarien Astea ospatuko du aurten ere. Hain zuzen ere, otsailaren 11n eta 12an Bizkaiko ikastetxeetako ikasleek beren instalazioak bisitatuko dituzte…Rubén Teijido, BCMaterialseko doktore berria
Pozten gara BCMaterials-eko doktore berri baten berri emateaz. Ruben Teijidok bere doktore-tesiaren defentsa bikaina egin du gaur "Sustainable Anti-Corrosion Coatings Based on Biomaterials for Marine…Ikerketa-proiektuak, 2025eko egutegiaren protagonistak
BCMaterialsek gaur egun martxan dauden 60 ikerketa-proiektu baino gehiagoren hautaketa jaso du 2025eko mahai egutegian. Ikerketa-proiektuak dira gure zentroaren jarduera egituratzen duen ardatza, eta…