Fangyuan Zheng, EU Talenton-en ekimenean saritua, itsasoan mikroplastikoak detektatzeko eta segitzeko proiektu batengatik

Fangyuan Zheng, BCMaterials-eko doktoratu aurreko ikertzailea, EU Talenton-en saritutako zientzialari gazteetako bat izan da. Irailaren 14tik 18ra Leidenen (Herbehereak) egin zen ekitaldian, hainbat herrialdetako ehun ikertzaile bildu ziren, Europar Batasuneko Horizonte Europa programan jasotako bost misioetarako irtenbideak emateko asmoz. Misio horiek Europako Itun Berdearen, Minbiziaren aurkako Europako Planaren eta Garapen Iraunkorreko Helburuen xedeak lortzen laguntzen dute.
Foresea taldeko kide zen Zheng, hirugarren saria lortu zuena “Gure ozeanoak eta urak berreskuratzea” izeneko 4. misioan. Hainbat egunez lan handia egin ondoren, taldeak “Detecting and monitoring microplastics in surface waters using a combination of machine learning and citizen science” izeneko proiektua aurkeztu zuen. Proposamen horren bidez, hodeira konektatutako detektagailuen bidez mikroplastikoak detektatu eta haien jarraipena egin nahi da itsas azalean.
Proiektuen ebaluazio batzordeak proposamenen originaltasuna eta eremu zientifikotik industrialera igarotzeko duten potentziala baloratu zituen.
Zhengez gain, Inês Silva (Portugal), Emrehan Berkay Celebi (Turkia) eta Viktor Domazetoski (Mazedonia) ikertzaileek osatu zuten Foresea taldea.
BCMaterials zoriondu egin daiteke, Fangyuan Zheng-ek jasotako sariagatik ez ezik, zentroko beste bi ikertzaile, Leire Celaya eta Amaia Zarandona, hain maila handiko EU TalentON ekitaldian parte hartzeko hautatu izateagatik eta bertan lan bikaina egin dutelako.
“Esperientzia izugarria izan da. Herrialde askotako pertsonekin lan egin ahal izan dugu, gureak ez bezalako profilak dituztenekin. Oso garrantzitsua izan da taldean lan eginez komunikazio ona izaten jakitea, eta diziplina arteko taldea izatearen abantaila aprobetxatzea”, dio Fangyuan Zheng-ek. “Nire kasuan, nire doktorego-tesirako egiten ari naizen lanean oinarrituta dagoen ezagutza eman ahal izan dut. Tesia uretako medikamentuak fotokatalisiaren bidez nola degradatzean datza. Esagutza esker, azaldu izan ahal dut oso garrantzitsua dela kutsatzailea uretan detektatzea eta monitorizatzea, ondoren ezabatzeko”.
Related news
Esraa Sewlam eta Lía Campos, BCMaterialseko doktore berriak
Gure zorionik beroenak eman nahi dizkiegu Esraa Sewlam eta Lía Campos Arias doktoratu aurreko ikertzaileei UPV/EHUn Materialen Zientzia eta Teknologiako doktore titulua lortzeagatik. Sewlamek…Maia Garcia-Vergnioryrekin solasaldi gonbidatua (martxoak 13)
BCMaterials harro dago Maia Garcia-Vergniory euskal ikertzaile ospetsua martxoaren 13an izango den hitzaldi gonbidatu berri batean parte hartzeagatik. Hitzaldiaren izenburua "Topology is everywhere"…Doktoratu aurreko bi ikertzaile berri BCMaterials-en
Ongietorria eman nahi diogu gure zentroari doktoratu aurreko bi ikertzaile berriri: Masuma Suleymanova eta Ana Gómez Simón, hurrenez hurren materialen eta material aktibo eta adimendunen zientzia…ECLectic doktoretza-sarearen workshopa BCMaterials-en (apirilak 3-4)
Apirilaren 3an eta 4an, BCMaterialsek MSCA ECLectic nazioarteko doktorego-sareak antolatutako workshop bat hartuko du bere egoitzan, elektrokimioluminiszentziaren (ECL) esparruan ikertzaile gazteak…