Ikerketa-proiektuak, 2025eko egutegiaren protagonistak

BCMaterialsek gaur egun martxan dauden 60 ikerketa-proiektu baino gehiagoren hautaketa jaso du 2025eko mahai egutegian. Ikerketa-proiektuak dira gure zentroaren jarduera egituratzen duen ardatza, eta, horregatik, protagonismo handia eman nahi genizun, gure egutegian duen presentziaren bidez. Egutegi hori BCMaterials ikerketa-komunitatearen, erakundeen eta partner-en artean banatzen da.
Hautatutako 12 proiektuek zentroko ikerketa-arloak eta -ildoak biltzen dituzte: energia sortzeko eta biltegiratzeko material berriak, biomedikuntza eta bioteknologiarako, digitalizazioa eta gailu berriak, eta ingurumena monitorizatzeko eta garbitzeko material berriak. Gainera, hautaketa proiektuak finantzatzeko erakunde desberdinei dagokie: Europar Batasunari, Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.
Egutegiaren hilabete bakoitzak proiektu bat jasotzen du, eta bere edukiari buruzko irudi bat, proiektuaren objektuaren deskribapen labur bat eta QR bat jasotzen ditu, BCMaterials-eko ikertzaileek egindako azalpen-bideo batera daramana, informazio gehiagorekin.
Bideo hauek BCMaterialsen Youtubeko kanalean daude eskuragarri. Hona hemen hileko proiektuen zerrenda eta Youtubeko bideoetarako esteka:
- Urtarrila. Biontier. Aurkezlea: Carmen Rial. https://youtu.be/dkxCq0lkwYg?si=TSOO4mF7RGAa9kaJ
- Otsaila. Mosinco. Aurkezlea: Javier Vicente. https://youtu.be/hsSarangIJg?si=4XmnONByxmLKSJjn
- Martxoa. Selfaquasens. Aurkezlea: Roberto Fernández de Luis. https://youtu.be/9yqXt5IgmiQ?si=dH1EdEvfvCmqKUGM
- Apirila. Magcalorich. Aurkezlea: Daniel Salazar. https://youtu.be/zWKKYh5l9GA?si=tr-wNyRxCBSBBOrE
- Maiatza. Flufet. Aurkezlea: Nikola Perinka. https://youtu.be/Is8UmJ6_cRI?si=dLXLyqbAR7vnn1UD
- Ekaina. Edna. Aurkezlea: Juan Pablo Esquivel. https://youtu.be/IsImx0MuVek?si=JKPqn334u4Dd_h0_
- Uztaila. E-Prot. Aurkezlea: Reyes Calvo. https://youtu.be/rpbo-mBhZ8s?si=C95BAplJxYjubefr
- Abuztua. Eclicare2. Aurkezlea: Javier del Campo. https://youtu.be/JDRwVo50A9g?si=r1lHiEYS_VubUfY1
- Iraila. Giance. Aurkezlea: Bruna Gonçalves. https://youtu.be/XTkqL0e9RIc?si=4tnentVGqcD6QEWB
- Urria. Damis. Aurkezlea: Ane García. https://youtu.be/W7qFdYy_Peg?si=lAzMz98DHqhrcLSR
- Azaroa. Enharpe. Aurkezlea: Davide Spirito. https://youtu.be/omM-iwE5XgA?si=si1QCnSldZe-3KZq
- Abendua. Piezo2D. Aurkezlea: Paula Rodríguez. https://youtu.be/EokbASc85L0?si=0AcaBD6r_MIaOm8u
Related news
Txinako NUAA-k Qi Zhang irakasle bisitaria izendatu du
Gure Ikerbasque Research Professor Qi Zhang Nanjing University of Aeronautics and Astronautics (NUAA) unibertsitateko irakasle bisitaria izendatu zuten apirilean. Zhangek ikerkuntza-ibilbide luzea du…ECLectic doktore-sarearen bilera BCMaterials-en
BCMaterials Marie Curie ECLectic doktore-sarearen bigarren topaketaren anfitrioi izan zen apirilaren 1etik 4ra. Gure zentroa proiektu honetan parte hartzen duten 10 unibertsitate, ikerketa-zentro eta…BCMaterials, BIOntier proiektuaren Batzar Nagusiko anfitrioia
Apirilaren 1ean eta 2an, Horizon Europe BIOntier "BreakIng FrOntiers in sustainable and circular biocomposites with high performance for multi-sector applications" proiektuaren bigarren batzar…Fuelium, BEST 2025 saria euskal start-up zirkularrenari
Fuelium, start-up, zeinaren sortzaileetako bat eta zientzia-aholkularia den gure Ikerbasque Research Associate Professor Juan Pablo Esquivel, apirilaren 2tik 4ra Bilbon egin den Basque Circular…