New Materials for a Better Life! workshop-aren edizio berria, azaroaren 16an

Azaroaren 16an, asteazkenean, BCMaterials-ek New Materials for a Better Life! workshop-a egingo du. Izen handiko zientzialariak bilduko ditu sinposio honek, BERCko zentro honen lehen hamar urteak ospatzeko balioko duena. BCMaterials 2012an jaio zen Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Ikerbasquek (Zientziarako Euskal Fundazioak) bultzatua.
Hitzordua 9:00etatik aurrera izango da, Martina Casiano eraikineko auditorioan, UPV/EHUren Leioako campus zientifikoan. Sarrera doakoa da, baina parte hartu nahi dutenek nm4bl.org webgunean eman behar dute izena azaroaren 9a arte, egun hori barne.
“New Materials for a Better Life, urteko gure workshop-aren izena izateaz gain, BCMaterials goiburua da”, azaldu du haren zuzendari zientifikoak, Senentxu Lanceros-Méndez. “Goiburu honek argi eta garbi islatzen du zer konpromiso dugun egungo munduko erronka handiei interbideak eramateko bai energia, ingurumena, osasuna eta teknologia berrien arloan”.
Lau ikerketa-arlo horiek workshop-aren ataletan egongo dira:
1. Atala: Hasieratik kontsolidaziora arte. Zentroaren jatorria eta hazkundea berrikusiko dugu, ikerketa- proiektuen eta nazioartekotze prozesuaren bidez.
Hizlariak: José Luis Vilas (Labquimac. UPV/EHU), José Ramón Dios (Gaiker), Raquel González eta Roberto Fernández de Luis (BCMaterials).
2. Atala: Ekintzak eta elkarreraginak handitzen. Zentroaren ikerketaren orainaldia, material aurreratuek biomedikuntzan eta ingurumenean duten eraginaren bidez. Gainera, neutronikak eta informatikak material berriak karakterizatzeko eta diseinatzeko duten garrantzia aztertuko da.
Hizlariak: Lara Herrera del Val (Biocruces), Koro de la Caba (Biomat. UPV/EHU), José María Porro eta Viktor Petrenko (BCMaterials), Ivan Coluzza eta Ivan Infante (BCMaterials).
3. Atala: Challenges, opportunities and needs: The next ten years. Etorkizunerako proiekzioa eta energia, jasangarritasuna eta konputazioa bezalako arlo garrantzitsuek izango duten eginkizuna.
Hizlariak: Amaia Esquisabel (Eusko Jaurlaritzako Ikerketa Zuzendaria), Enrique Solano (Kipu Quantum / Quanvia), Olga Martín (Directora de Aclima. Basque Environment Cluster), Cristina del Amo Mateos (Biocruces) eta Teófilo Rojo (UPV/EHU).
Related news
Txinako NUAA-k Qi Zhang irakasle bisitaria izendatu du
Gure Ikerbasque Research Professor Qi Zhang Nanjing University of Aeronautics and Astronautics (NUAA) unibertsitateko irakasle bisitaria izendatu zuten apirilean. Zhangek ikerkuntza-ibilbide luzea du…ECLectic doktore-sarearen bilera BCMaterials-en
BCMaterials Marie Curie ECLectic doktore-sarearen bigarren topaketaren anfitrioi izan zen apirilaren 1etik 4ra. Gure zentroa proiektu honetan parte hartzen duten 10 unibertsitate, ikerketa-zentro eta…Fuelium, BEST 2025 saria euskal start-up zirkularrenari
Fuelium, start-up, zeinaren sortzaileetako bat eta zientzia-aholkularia den gure Ikerbasque Research Associate Professor Juan Pablo Esquivel, apirilaren 2tik 4ra Bilbon egin den Basque Circular…BCMaterials, BIOntier proiektuaren Batzar Nagusiko anfitrioia
Apirilaren 1ean eta 2an, Horizon Europe BIOntier "BreakIng FrOntiers in sustainable and circular biocomposites with high performance for multi-sector applications" proiektuaren bigarren batzar…