PrintFun! inprimaketa funtzionaleko eskolaren arrakasta
Irailaren 25 eta 26an BCMaterials-ek PrintFun! – Autumn School on Functional Printing Materials and Technologies antolatu zuen. Hainbat unibertsitatetako, teknologia- eta ikerketa-zentrotako ikasleak elkartu ziren gure egoitzan, inprimaketa funtzionaleko hainbat teknikatan hasteko, osatzeko eta/edo hobetzeko.
Programak 2D eta 3D inprimaketa funtzionalean lan egiteko esparru ideala eta ingurune perfektua eskaintzen zituen, prestakuntza eta esperientzia praktiko sendoa emanez inpresio arrakastatsu baterako beharrezko urrats guztietan: tinten garapenetik gailuen diseinuraino, karakterizazio fisiko-kimikotik karakterizazio funtzionaleraino, eta 2D eta 3D inprimaketa-teknologia adierazgarrienak eta erabilienak aurkeztearekin batera.
"BCMaterialsetik argi geneukan inpresio funtzionala beste zientzialari, teknikari eta profesional batzuei gure ezagutza eta esperientzia emateko eremu bat zela. Material aurreratuetan nazioarteko erreferentziazko zentroa gara, oinarrizko garapenetatik hasi eta aplikazioetaraino heldu, eta horrelako proiektuei ekiteko aukera ematen diguten instalazioak ditugu ", adierazi du Senentxu Lanceros-Mendez BCMaterials-eko zuzendari zientifikoak.
"Eskola erabat aberasgarria izan da. Pozten gaitu adin eta etapa profesional oso desberdinetako pertsonek parte hartu izanak, baita leku askotakoek ere. Horiek guztiak izugarri inplikatu dira eskoletan eta programa sakonki aprobetxatu ahal izan dute. Gainera, euren helburuak oso argi zituzten eta uste dugu faktore honek ikasleak eta irakasleak aberastu dituela ", adierazi du Senentxu Lanceros-Mendez BCMaterialseko zuzendari zientifikoak.
PrintFun! -ek Functional Print Clusterraren laguntza izan du. Enpresak, zentro teknologikoak, ezagutza-zentroak (unibertsitateak eta lanbide-heziketa), enpresa-taldeak eta beste eragile batzuk biltzen ditu, eta horien jarduera inpresio funtzionalaren laguntzarekin eta garapenarekin lotuta dago. Klusterra eskolako programan egon zen, erakundearen project managerra zen Adela Santamariaren ekitaldiari amaiera emateko mahai-inguruan parte hartuta, eta parte-hartzaileei ikuspegi teknologikoa eta industriala eman zien, inpresio funtzionalaren alorrean.
Related news
Doktoratu aurreko lau ikertzaile berri BCMaterialsen
Urtarrilean doktoratu aurreko lau ikertzaile berri sartu dira BCMaterials-en: Omaira Arias, Diana Sotelo, Jon Allende eta Gabriel Fonseca. Omaira Ariasek Kimikako Gradua lortu zuen UPV/EHUn 2022an.…BCMaterialsek Emakume eta Neska Zientzilarien Asterako jarduera aurkeztu du
BCMaterialsek Zientziaren Emakume eta Neska Zientzilarien Astea ospatuko du aurten ere. Hain zuzen ere, otsailaren 11n eta 12an Bizkaiko ikastetxeetako ikasleek beren instalazioak bisitatuko dituzte…Rubén Teijido, BCMaterialseko doktore berria
Pozten gara BCMaterials-eko doktore berri baten berri emateaz. Ruben Teijidok bere doktore-tesiaren defentsa bikaina egin du gaur "Sustainable Anti-Corrosion Coatings Based on Biomaterials for Marine…Ikerketa-proiektuak, 2025eko egutegiaren protagonistak
BCMaterialsek gaur egun martxan dauden 60 ikerketa-proiektu baino gehiagoren hautaketa jaso du 2025eko mahai egutegian. Ikerketa-proiektuak dira gure zentroaren jarduera egituratzen duen ardatza, eta…