Doktoratu aurreko lau ikertzaile berri BCMaterialsen

Urtarrilean doktoratu aurreko lau ikertzaile berri sartu dira BCMaterials-en: Omaira Arias, Diana Sotelo, Jon Allende eta Gabriel Fonseca.
Omaira Ariasek Kimikako Gradua lortu zuen UPV/EHUn 2022an. Ondoren, Material Berriei buruzko Masterra egin zuen aipatutako erakunde akademikoan, eta gure zentroan garatuko du bere lana, zientzia neutronikoen esparruan.
Diana Sotelo Ingeniaritza Biomedikoan graduatu zen Los Andesetako Unibertsitatean (Kolonbia), eta Elektronika eta Ingeniaritza Informatikoko masterra egin zuen unibertsitate horretan bertan. BCMaterials-en Material Aktibo eta Adimendunen ildoan ikertuko du.
Jon Velasco Ingeniaritza Kimikoan graduatu zen UPV/EHUn, eta Material Berrien Masterra egin zuen unibertsitate horretan bertan. BCMaterials-en Mikro eta Nanogailuen ikerketa lerroan lan egingo du.
Bestalde, Gabriel Fonsecak Kimikako Gradua ere badu, kasu honetan Goiano Institutu Federalean (Brasil), non Agrokimikako Masterra ere egin zuen. Fonsecak Material Aktibo eta Adimendunen lerroan beteko du bere lana.
BCMaterialsetik ongietorri beroa egin nahi diegu ikertzaile gazte hauei eta gure zentroan etapa probetxugarri bat opa diegu.
Related news
Txinako NUAA-k Qi Zhang irakasle bisitaria izendatu du
Gure Ikerbasque Research Professor Qi Zhang Nanjing University of Aeronautics and Astronautics (NUAA) unibertsitateko irakasle bisitaria izendatu zuten apirilean. Zhangek ikerkuntza-ibilbide luzea du…ECLectic doktore-sarearen bilera BCMaterials-en
BCMaterials Marie Curie ECLectic doktore-sarearen bigarren topaketaren anfitrioi izan zen apirilaren 1etik 4ra. Gure zentroa proiektu honetan parte hartzen duten 10 unibertsitate, ikerketa-zentro eta…Fuelium, BEST 2025 saria euskal start-up zirkularrenari
Fuelium, start-up, zeinaren sortzaileetako bat eta zientzia-aholkularia den gure Ikerbasque Research Associate Professor Juan Pablo Esquivel, apirilaren 2tik 4ra Bilbon egin den Basque Circular…BCMaterials, BIOntier proiektuaren Batzar Nagusiko anfitrioia
Apirilaren 1ean eta 2an, Horizon Europe BIOntier "BreakIng FrOntiers in sustainable and circular biocomposites with high performance for multi-sector applications" proiektuaren bigarren batzar…