Masato Sone irakaslearekin hitzaldi gonbidatua irailaren 29an
Datorren irailaren 29an (ostirala) BCMaterials-ek beste hitzaldi gonbidatu bat antolatuko du Tokyo Institute of Innovative Research-eko (Japonia) Masato Sone irakaslearekin.
Hitzaldiaren izenburua "Mechanical Property Design of Electrodeposited Au and Au Alloy Toward Application into Microcomponents in High-Sensitive MEMS Accelerometers" da. 11: 00etan hasiko da, UPV/EHUren Leioako Zientzia Parkean dagoen Martina Casiano eraikinean (BCMaterialsen egoitza). Ateak zabalik daude publiko orokorrarentzat.
BCMaterialsek Pint of Science Bilbao 2023 dibulgazio-jaialdiarekin kolaboratzen du
BCMaterials Pint of Science 2023 zientzia-dibulgazioko jaialdiaren erakunde laguntzaileetako bat da. Maiatzaren 22, 23 eta 24an, zientzia arloko gaurkotasuneko gairik gorienetako batzuk adin guztietako jendearentzat izango dira, Bizkaiko hiriburuko 4 tabernatan egingo diren 24 hitzaldiko programaren bidez.
Izena eman PrintFun, BCMaterials-eko inprimaketa funtzionaleko eskolarako, irailaren 25 eta 26an
BCMaterials-ek PrintFun - Autumn School on Functional Printing Materials and Technologies antalatuko du irailaren 25 eta 26an bere Leioako egoitzan. Prestakuntza-jarduera honek aukera bikaina eskaintzen du 2D eta 3D inprimaketa funtzionalaren metodoetan eta tekniketan hasteko, programa teoriko-praktiko oso baten bidez.
BCMaterials-ek parte hartuko du “Acelera la innovación de tu empresa con neutrónica” jardunaldian
Datorren apirilaren 19an BCMaterials-ek Euskadiko Parke Teknologikoen sareak antolatutako K-Future jardunaldian parte hartuko du, enpresetan neutroi-zientziaren erabilera sustatzeko“Acelera la innovación de tu empresa con neutrónica” izenburupean, jardunaldiak neutroien indarra nabarmenduko du material berriak garatzeko, prozesuen optimizazioarako eta produktuen hobekuntzarako industria- eta teknologia-sektore ugaritan.
BIDEKO proiektuaren partzuergoa BCMaterials-en bildu da programaren aurrerapenak aztertzeko
BIDEKO proiektuak, BCMaterials-ek partzuergoko bazkide gisa parte hartzen duenak, martxoaren 22an eta 23an jarraipen-bilera bat egin du gure zentroko egoitzan, orain arte egindako lehen urratsak ebaluatzeko eta lanaren bigarren erdiari aurre egiteko. Emaitzak urte eta erdi barru aurkeztuko dira, gutxi gorabehera.
BCMaterials-ek MULTI-FUN proiektu europarraren partzuergoaren bilera hartu du bere egoitzan
Martxoaren 15ean eta 16an, BCMaterials-ek MULTI-FUN proiektu europarraren partzuergoaren bilera hartu du bere Leioako egoitzan. Zentroak berak proeiktuan parte hartzen du bazkide gisa. Bilerak proiektu honetan lan egiten duten 8 herrialdetako 21 erakundeetako 30 ordezkari biltzen ditu. Topaketaren helburua orain arte egindako lanaren aurrerapenak aztertzea eta programaren azken fasea prestatzea da.
MULTI-FUN proiektua, EU Horizon 2020 berrikuntza programak finantzatua, duela hiru urte hasi zen martxan.
Monica Lira-Cantú-rekin hitzladi gonbidatua
Datorren martxoaren 3an (ostirala) BCMaterials-ek Monica Lira-Cantú APL Energy aldizkariko editore buruarekin eta Kataluniako Nanozientzia eta Nanoteknologia Institutuko (ICN2) irakasle osoarekin hitzaldi gonbidatua hartuko du. Hitzaldia Martina Casiano Auditorioan izango da eta goizeko 10etan hasiko da.
BCMaterials-ek 10. urteurrena ospatuko zuen NM4BL workshop bikain batekin
Azaroaren 16an, BCMaterials-ek New Materials for a Better Life! urteko workshoparen edizio berezi bat ospatu zuen Martino Casiano auditorioan. Oraingoan, jardunaldiak zentroaren 10. urteurrena ospatzeko balio izan zuen, eta horretarako hizlari zientifiko gonbidatuen panel bikaina izan zuen.
New Materials for a Better Life! workshop-aren edizio berria, azaroaren 16an
Azaroaren 16an, asteazkenean, BCMaterials-ek New Materials for a Better Life! workshop-a egingo du. Izen handiko zientzialariak bilduko ditu sinposio honek, BERCko zentro honen lehen hamar urteak ospatzeko balioko duena. BCMaterials 2012an jaio zen Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Ikerbasquek (Zientziarako Euskal Fundazioak) bultzatua.
Invited talk with Magalí Lingenfelder
Next Friday, 14th October, we will have a invited talk with Magalí Lingenfelder, leader of the Max Planck-EPFL Laboratory for Molecular Nanoscience in Lausanne, Switzerland
The talk will start at 11 AM at Martina Casiano Auditorium (Leioa)
Making Bioinspired Materials Atom by Atom